Hilaren 19an, Euskarabildua jardunaldia
antolatu zuten Donostiako Koldo Mitxelenan. Lau ponentzia eta hiru
bideo labur eskaini zituzten euskara eta teknologia berrien inguruan,
zein baino zein interesgarriagoak. Guk Lander Arbelaitzen hitzaldia
aukeratu dugu Itzulingurukara ekartzeko: Txikitasunetik sareari
begira.
2012/10/30
Txikitasunetik sareari begira (Lander Arbelaitz)
Etiketak:
Argia,
euskara,
Euskarabildua,
Koldo Mitxelena,
Lander Arbelaitz,
teknologia berriak
2012/10/25
Zaku bete hitz (Wordnik)
Wordreference eta The free dictionary lankide bikainak
ditudan arren, batzuetan labur gelditzen zaizkit. Halaxe gertatu zitzaidan
pasaden astean, 452ºF aldizkarirako artikulu bat itzultzen ari nintzela. Oraindik teorikoen artean eta aldizkari
berezituetan baino agertzen ez ziren
hainbat hitzekin egin nuen topo, eta haien esanahia azalduko zidan web guneren
baten bila, sarean dohainik erabiltzeko hiztegi bat aurkitu nuen: Wordnik.
Etiketak:
baliabideak,
euskara,
hiztegiak,
ingelesa
2012/10/16
"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa
Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldiak,
ikastaroa,
interpretazioa
2012/10/05
SOS LAGUNTZA!
Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana
aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Baina, lasai, ekonomia
sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira
nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez
esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen
dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez
finantzazioa).
2012/09/10
TED: Ideas worth spreading
Gaurkoan, TED izeneko egitasmo bati buruz hitz egin nahi
dizuet. Irabazi asmorik gabeko talde hau 1984an sortu zen, teknologiaren,
entretenimenduaren eta diseinuaren arloko jendeari haien ideiak zabaltzen
laguntzeko helburuarekin. Urtean zehar munduko hainbat txokotan biltzarrak
antolatzen dituzte eta, haietan, hainbat gonbidatuk 18 minutu dituzte (gehienez
ere) euren ideiak, ekimenak eta proiektuak aditzera emateko.
Etiketak:
azpidazketa,
boluntarioak,
hitzaldiak,
TED
2012/09/03
Inma Errea: "Merezi al du itzultzea?"
Inma Errea itzultzailea da Iruñeko Udalean. Hari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute Argia aldizkarian, eta interesgarria iruditu zaigu "merezi al du itzultzea?" galderari eman dion erantzuna:
“Edozein hizkuntza izanda ere, komunikazioa beti da onuragarria. Gure
hizkuntza erabiltzeko eskubidea edo betebeharra daukagu. Etortzen baldin
bada errusiar bat, esaten dugu: ‘Honi itzuli behar diogu’. Bale, baina
euskaldunekin, katalanekin edo galegoekin tranpa egiten da. ‘Zertarako
itzuli? Egiten ahal du gaztelaniaz!’. Hori bera esaten dutenak joaten
dira Estatu Batuetara eta han errebindikatzen dute gaztelania kontuan
hartzea. Kontraesana da. Han ingelesek gaztelania kontuan hartzea nahi
duzu eta hemen ez, hemen zuen menpean daudenek gaztelaniaz egin behar
dute. Kontu horiek ez dira hizkuntzaren alorrekoak, baizik eta
politikoak.
Bestalde, hizkuntzen arteko zubiak lortzeko egiten dena garesti edo
merke izan, demokraziaren aldekoa da. Nahiago dut neurri horiek hartzea
eta kolokan jartzen dut, esate baterako, kongresuan jakuzzia izatea.
Uste dut demokratikoagoa dela hizkuntzen arteko zubiak egiten gastatzea
jakuzzietan baino”.
Inmak Iruñeko Udaleko itzulpengintzaz dioena jakin nahi baduzue, hona hemen elkarrizketa osorako lotura: http://www.argia.com/argia-astekaria/2334/inma-errea.
Etiketak:
Argia,
Inma Errea,
Iruñeako Udala,
itzulpengintza
2012/07/07
ORCIT eta Linkterpreting
Interpretazioan trebatzeko esku-eskura ditugun bi baliabide aurkeztu nahi dizkizuegu oraingoan. Bata nahiko berria da, duela aste batzuk ireki baitzen, baina besteak badaramatza dagoeneko hainbat hilabete sarean. ORCIT eta Linkterpreting webguneez dihardut. Ikus dezagun zer duen bakoitzak eskaintzeko
![]() |
| http://translation-blog.trustedtranslations.com/consecutive-interpretation-2010-05-07.html |
Etiketak:
interpretazioa,
leeds,
linkterpreting,
orcit,
praktika,
vigo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



