Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas

2012/03/20

Found in Translation


 Berlineko kaleak eta tren estazioak iragarki koloretsuz josita daude urtarriletik: Found in Translation. Gertutik begiratuta, izenburuaren azpiko iruditxoak Tintinen komikietako binetak direla ikus daiteke, eta azpian “Deutsche Guggenheim” dagoela idatzita. Kartela lehen aldiz ikusi nuenean, ez nion izenburuari erreparatu, eta Hergé-ren komikiei buruzko erakusketaren baten iragarkia izango zela pentsatu nuen. Informazio pixka bat bilatu ostean, ordea, konturatu nintzen erakusketa itzulpengintzaren ingurukoa zela. Interesgarria iruditu zitzaidanez, pentsatu dut zuetako batzuei ere gustatuko zitzaizuela itzulpengintza museo batean nola irudikatu duten jakitea.