Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas

2013/02/08

Coca-Loca merkea nahi dut



Jasotakoak (1) xxxx@gmail.com. Primeran, beste lan bat. Itzulpen bat da, baina ez dizugu hitzetan ordainduko, ordutan baizik. Fitxategia deskargatu. Zer egingo du Firefox-ek fitxategi honekin? Gorde fitxategia. Deskonprimitu. Fitxategia ireki. Hitz zenbaketa egin. Barka, baina, ordutan lan eginez gero, hitza 0,023 zentimotan itzuliko nuke edo, bestela esanda, 9 ordu poramoralarte lan egingo nituzke. Ordu kopurua zuzena al da?

2012/10/05

SOS LAGUNTZA!

Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…

Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…

Baina, lasai, ekonomia sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez finantzazioa).


2012/05/21

EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika

Joan den asteazkenean, EIZIEk hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta, itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”