Joan den asteazkenean, EIZIEk
hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar
Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta,
itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz
gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun
bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein
onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide
egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo
Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”
Mostrando entradas con la etiqueta Itziar Otegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Itziar Otegi. Mostrar todas las entradas
2012/05/21
EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika
Joan den asteazkenean, EIZIEk
hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar
Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta,
itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz
gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun
bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein
onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide
egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo
Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldia,
interpretazioa,
Iñigo Errasti,
Itziar Otegi,
itzulpengintza,
lana,
Teresa Pradera
2012/05/13
EIZIEren hitzaldia Gasteizko Letren Fakultatean
Datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, EIZIEk hitzaldi bat prestatu du Gasteizko Letren fakultatean,13:00etan. Ekitaldiaren helburua elkartearen nondik norakoak
ikasleengana hurbiltzea da (nor izan daiteke elkarteko kide? Zer lan egiten
du elkarte honek? Zer eskaintzen du?...). Horrez gain, hainbat arlotan itzultzaileen lana
nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dugu.
Lan horretan Iñigo Errasti eta Itziar Otegi arituko dira,
biak ala biak esperientzia handiko itzultzaileak, eta nola ez, EIZIEko kideak.
Etiketak:
agenda,
EHU,
EIZIE,
hitzaldia,
Iñigo Errasti,
Itziar Otegi,
Jokin Zaitegi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)