Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana
aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…

Baina, lasai, ekonomia
sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira
nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez
esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen
dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez
finantzazioa).