Mostrando entradas con la etiqueta EIZIE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EIZIE. Mostrar todas las entradas

2012/10/16

"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa


Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.


2012/05/21

EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika

Joan den asteazkenean, EIZIEk hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta, itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”

2012/05/13

EIZIEren hitzaldia Gasteizko Letren Fakultatean


Datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, EIZIEk hitzaldi bat prestatu du Gasteizko Letren fakultatean,13:00etan. Ekitaldiaren helburua elkartearen nondik norakoak ikasleengana hurbiltzea da (nor izan daiteke elkarteko kide? Zer lan egiten du elkarte honek? Zer eskaintzen du?...). Horrez gain, hainbat arlotan itzultzaileen lana nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Lan horretan Iñigo Errasti eta Itziar Otegi arituko dira, biak ala biak esperientzia handiko itzultzaileak, eta nola ez, EIZIEko kideak.