Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroa. Mostrar todas las entradas

2012/11/13

Orojakintasunetik apur bat hurbilago

Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela, izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.

2012/10/16

"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa


Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.