Mostrando entradas con la etiqueta Informatika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Informatika. Mostrar todas las entradas

2012/06/17

Free as in freedom - software librearen lau harribitxi

Egia esan duela gutxi hasi naiz software librea erabiltzen. Apurka-apurka hasi naiz saltzeatzen, eta oraindik Windows-ek eta Microsoft-ek nire ordenagailuan leku handia (handiegia agian) hartzen duten arren, banoa pixkanaka pixkanaka mundu berri hori deskubritzen.

Halere, oraingo honetan ez nator software librea zein zoragarri denari buruzko parrafada bat kontatzera. Nahiko argi dago:
  •  Librea da, ez du menpekotasunik sortzen.
  • Doan da, beraz guztion eskura dago.
  • Irekia da, hortaz edonork molda dezake (bai eta itzuli ere).

2012/05/17

Graduondoko berria: Itzulpengintza eta Teknologia


Aspalditik zebilen hor zehar EHU itzulpengintzari buruzko graduondoko bat prestatzen ari zelako zurrumurrua. Bada, badirudi onartu dutela azkenean: Itzulpengintza eta Teknologia. Internet bidez egingo omen da eta datorren urtetik aurrera jarriko da martxan.

2012/04/01

“Gaur, informatizatuta ez dagoen hizkuntza, hizkuntza hil bat da”

“Gaur, informatizatuta ez dagoen hizkuntza, hizkuntza hil bat da”

Horiek izan ziren Juan Alberto Alonsoren hitzak otsailaren 28an Bilbon egin zen ekitaldian, edo hobeto esanda, hark sortutako gaztelania>euskara itzultzaile automatikoarenak, benetako hitzak “hoy, una lengua que no esté informatizada, es una lengua muerta” izan baitziren. Itzultzaile automatiko hori Eusko Jaurlaritzak finantzatu du (500.000€ baino gehiago inbertitu dira proiektu horretan), eta euskara munduko beste edozein hizkuntzaren parean jartzea dute helburu tresna berri honekin, euskara mundura zabaltzea, alegia.