Mostrando entradas con la etiqueta EHU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EHU. Mostrar todas las entradas

2012/05/17

Graduondoko berria: Itzulpengintza eta Teknologia


Aspalditik zebilen hor zehar EHU itzulpengintzari buruzko graduondoko bat prestatzen ari zelako zurrumurrua. Bada, badirudi onartu dutela azkenean: Itzulpengintza eta Teknologia. Internet bidez egingo omen da eta datorren urtetik aurrera jarriko da martxan.

2012/05/13

EIZIEren hitzaldia Gasteizko Letren Fakultatean


Datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, EIZIEk hitzaldi bat prestatu du Gasteizko Letren fakultatean,13:00etan. Ekitaldiaren helburua elkartearen nondik norakoak ikasleengana hurbiltzea da (nor izan daiteke elkarteko kide? Zer lan egiten du elkarte honek? Zer eskaintzen du?...). Horrez gain, hainbat arlotan itzultzaileen lana nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Lan horretan Iñigo Errasti eta Itziar Otegi arituko dira, biak ala biak esperientzia handiko itzultzaileak, eta nola ez, EIZIEko kideak.

2012/04/27

Ikasten jarraitu nahi?



Ikasturtea amaitzeko bi hilabete besterik falta ez direnez, zuetako asko datorren urtean zer egin pentsatzen ariko zarete. Ikasten jarraitzeko asmoa baduzue, hona hemen master batzuei buruzko informazio pixka bat.




2012/03/21

Master eguna EHUn

EHUk antolatzen dituen masterrei buruzko jardunaldia dago iragarrita ostiral honetarako (martxoak 23). Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Areto berri-berrian egingo da, Abandoibarran. Helburua, lizentziako edo graduko azken urteetan dauden ikasleei (edo ikasketak bukatu dituztenei) euskal unibertsitateak zer aukera eskaintzen dituen jakitera ematea da, ostiralean bertan irekiko baita masterretan izena emateko epea.