Zabalik dago aurtengo Jokin Zaitegi bekara
aurkezteko epea (azaroaren 16tik abenduaren 20ra). Berandu dakargu gaia blogera,
beraz espero dut parte hartzeko gogoz zebilen jendeak informazioa zuzen eta
garaiz ibili den iturriren batetik (EIZIE edo Elkar
web-orrietan ikus ditzakezue deialdiaren nondik norakoak) jasoko zuela. Ondorioz,
gaurkoan lehiaketaren oinarrietan zentratu beharrean, egitasmoaren helburu eta
lorpenei begiratzen saiatuko naiz, betiere nire susmo eta ideietan oinarrituz,
galderak eginez eta erantzunak bilatuz.
Mostrando entradas con la etiqueta itzulpengintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta itzulpengintza. Mostrar todas las entradas
2012/12/08
Literatura nobel sariak euskaraz
Zabalik dago aurtengo Jokin Zaitegi bekara
aurkezteko epea (azaroaren 16tik abenduaren 20ra). Berandu dakargu gaia blogera,
beraz espero dut parte hartzeko gogoz zebilen jendeak informazioa zuzen eta
garaiz ibili den iturriren batetik (EIZIE edo Elkar
web-orrietan ikus ditzakezue deialdiaren nondik norakoak) jasoko zuela. Ondorioz,
gaurkoan lehiaketaren oinarrietan zentratu beharrean, egitasmoaren helburu eta
lorpenei begiratzen saiatuko naiz, betiere nire susmo eta ideietan oinarrituz,
galderak eginez eta erantzunak bilatuz.
Etiketak:
itzulpengintza,
literatura,
Mo Yan,
nobel
2012/11/13
Orojakintasunetik apur bat hurbilago
Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza
hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu
egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta
horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit
horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela,
izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.
2012/10/05
SOS LAGUNTZA!
Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana
aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Baina, lasai, ekonomia
sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira
nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez
esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen
dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez
finantzazioa).
2012/09/03
Inma Errea: "Merezi al du itzultzea?"
Inma Errea itzultzailea da Iruñeko Udalean. Hari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute Argia aldizkarian, eta interesgarria iruditu zaigu "merezi al du itzultzea?" galderari eman dion erantzuna:
“Edozein hizkuntza izanda ere, komunikazioa beti da onuragarria. Gure
hizkuntza erabiltzeko eskubidea edo betebeharra daukagu. Etortzen baldin
bada errusiar bat, esaten dugu: ‘Honi itzuli behar diogu’. Bale, baina
euskaldunekin, katalanekin edo galegoekin tranpa egiten da. ‘Zertarako
itzuli? Egiten ahal du gaztelaniaz!’. Hori bera esaten dutenak joaten
dira Estatu Batuetara eta han errebindikatzen dute gaztelania kontuan
hartzea. Kontraesana da. Han ingelesek gaztelania kontuan hartzea nahi
duzu eta hemen ez, hemen zuen menpean daudenek gaztelaniaz egin behar
dute. Kontu horiek ez dira hizkuntzaren alorrekoak, baizik eta
politikoak.
Bestalde, hizkuntzen arteko zubiak lortzeko egiten dena garesti edo
merke izan, demokraziaren aldekoa da. Nahiago dut neurri horiek hartzea
eta kolokan jartzen dut, esate baterako, kongresuan jakuzzia izatea.
Uste dut demokratikoagoa dela hizkuntzen arteko zubiak egiten gastatzea
jakuzzietan baino”.
Inmak Iruñeko Udaleko itzulpengintzaz dioena jakin nahi baduzue, hona hemen elkarrizketa osorako lotura: http://www.argia.com/argia-astekaria/2334/inma-errea.
Etiketak:
Argia,
Inma Errea,
Iruñeako Udala,
itzulpengintza
2012/06/17
Free as in freedom - software librearen lau harribitxi
Egia esan duela gutxi hasi naiz software
librea erabiltzen. Apurka-apurka hasi naiz saltzeatzen, eta oraindik Windows-ek
eta Microsoft-ek nire ordenagailuan leku handia (handiegia agian) hartzen duten
arren, banoa pixkanaka pixkanaka mundu berri hori deskubritzen.
Halere, oraingo honetan ez nator software librea
zein zoragarri denari buruzko parrafada bat kontatzera. Nahiko argi dago:
- Librea da, ez du menpekotasunik sortzen.
- Doan da, beraz guztion eskura dago.
- Irekia da, hortaz edonork molda dezake (bai eta itzuli ere).
Etiketak:
Informatika,
itzulpengintza,
software librea
2012/05/21
EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika
Joan den asteazkenean, EIZIEk
hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar
Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta,
itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz
gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun
bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein
onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide
egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo
Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldia,
interpretazioa,
Iñigo Errasti,
Itziar Otegi,
itzulpengintza,
lana,
Teresa Pradera
2012/05/17
Graduondoko berria: Itzulpengintza eta Teknologia
Etiketak:
EHU,
ikasketak,
Informatika,
itzulpengintza,
masterrak
2012/04/25
Espezializatu behar al dugu?
Urtero 1000 ikasle inguruk lortzen dute itzulpengintza eta interpretazioko
lizentziatura Espainiar estatuan (asko ez dira itzulpengintzan jardungo). Eta horri dagoeneko lanean urte
luzez aritu diren eta, argi dago, guk baino askoz eskarmentu handiagoa duten
hainbat eta hainbat itzultzaile gehitu behar dizkiogu. Guztira, gutxi
gorabehera: itzultzaile asko eta asko eta asko. Hortaz, nola egin gure bidea?
2012/04/18
Zeinu hizkuntzari (edo zeinu hizkuntzei) buruzko bloga
Sarrera laburra da hau, aurkitu berri dudan blog baten berri emateko. "Milmariposas" du izena, eta zeinu hizkuntzen inguruko gaiak jorratzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle ohi batek egina da, gainera.
Ahozko hizkuntzetan murgilduta bizi garenoi ere sarri ahazten zaizkigun hizkuntza horiei buruz gehiago jakiteko leku ona.
2012/04/01
“Gaur, informatizatuta ez dagoen hizkuntza, hizkuntza hil bat da”
“Gaur, informatizatuta ez dagoen
hizkuntza, hizkuntza hil bat da”
Horiek izan ziren Juan Alberto Alonsoren hitzak otsailaren
28an Bilbon egin zen ekitaldian, edo hobeto esanda, hark sortutako gaztelania>euskara
itzultzaile automatikoarenak, benetako hitzak “hoy, una lengua que no esté
informatizada, es una lengua muerta” izan baitziren. Itzultzaile automatiko
hori Eusko Jaurlaritzak finantzatu du (500.000€ baino gehiago inbertitu dira proiektu horretan),
eta euskara munduko beste edozein hizkuntzaren parean jartzea dute helburu
tresna berri honekin, euskara mundura zabaltzea,
alegia.
Etiketak:
Informatika,
itzulpengintza
2012/03/26
Qui va traduir el llibre?
ACECek (Kataluñako idazleen elkarteak) ekimen polit bat jarri du abian. Komunikabideetan liburu bati buruz hitz egitean itzultzailearen izenik aipatzen ez bada, iruzkin bat gehitzea proposatzen du: Qui va traduir el llibre? (nork itzuli du liburua?)
Ondo legoke euskaraz ere beste horrenbeste egitea. Hortxe Itzulingurukideon proposamena!
2012/03/20
Found in Translation
Berlineko
kaleak eta tren estazioak iragarki koloretsuz josita daude urtarriletik: Found in Translation. Gertutik
begiratuta, izenburuaren azpiko iruditxoak Tintinen komikietako binetak direla
ikus daiteke, eta azpian “Deutsche Guggenheim” dagoela idatzita. Kartela lehen
aldiz ikusi nuenean, ez nion izenburuari erreparatu, eta Hergé-ren komikiei
buruzko erakusketaren baten iragarkia izango zela pentsatu nuen. Informazio
pixka bat bilatu ostean, ordea, konturatu nintzen erakusketa itzulpengintzaren
ingurukoa zela. Interesgarria iruditu zitzaidanez, pentsatu dut zuetako batzuei
ere gustatuko zitzaizuela itzulpengintza museo batean nola irudikatu duten jakitea.
Etiketak:
Berlin,
bizipenak,
erakusketa,
Guggenheim,
hizkuntzak,
itzulpengintza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



