Datorren asteazkenean, maiatzaren 16an, EIZIEk hitzaldi bat prestatu du Gasteizko Letren fakultatean,13:00etan. Ekitaldiaren helburua elkartearen nondik norakoak
ikasleengana hurbiltzea da (nor izan daiteke elkarteko kide? Zer lan egiten
du elkarte honek? Zer eskaintzen du?...). Horrez gain, hainbat arlotan itzultzaileen lana
nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dugu.
Lan horretan Iñigo Errasti eta Itziar Otegi arituko dira,
biak ala biak esperientzia handiko itzultzaileak, eta nola ez, EIZIEko kideak.