Berlineko
kaleak eta tren estazioak iragarki koloretsuz josita daude urtarriletik: Found in Translation. Gertutik
begiratuta, izenburuaren azpiko iruditxoak Tintinen komikietako binetak direla
ikus daiteke, eta azpian “Deutsche Guggenheim” dagoela idatzita. Kartela lehen
aldiz ikusi nuenean, ez nion izenburuari erreparatu, eta Hergé-ren komikiei
buruzko erakusketaren baten iragarkia izango zela pentsatu nuen. Informazio
pixka bat bilatu ostean, ordea, konturatu nintzen erakusketa itzulpengintzaren
ingurukoa zela. Interesgarria iruditu zitzaidanez, pentsatu dut zuetako batzuei
ere gustatuko zitzaizuela itzulpengintza museo batean nola irudikatu duten jakitea.
