Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza
hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu
egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta
horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit
horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela,
izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.
Mostrando entradas con la etiqueta interpretazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta interpretazioa. Mostrar todas las entradas
2012/11/13
2012/10/16
"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa
Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldiak,
ikastaroa,
interpretazioa
2012/10/05
SOS LAGUNTZA!
Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana
aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Baina, lasai, ekonomia
sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira
nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez
esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen
dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez
finantzazioa).
2012/07/07
ORCIT eta Linkterpreting
Interpretazioan trebatzeko esku-eskura ditugun bi baliabide aurkeztu nahi dizkizuegu oraingoan. Bata nahiko berria da, duela aste batzuk ireki baitzen, baina besteak badaramatza dagoeneko hainbat hilabete sarean. ORCIT eta Linkterpreting webguneez dihardut. Ikus dezagun zer duen bakoitzak eskaintzeko
![]() |
| http://translation-blog.trustedtranslations.com/consecutive-interpretation-2010-05-07.html |
Etiketak:
interpretazioa,
leeds,
linkterpreting,
orcit,
praktika,
vigo
2012/05/21
EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika
Joan den asteazkenean, EIZIEk
hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar
Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta,
itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz
gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun
bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein
onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide
egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo
Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldia,
interpretazioa,
Iñigo Errasti,
Itziar Otegi,
itzulpengintza,
lana,
Teresa Pradera
2012/04/18
Zeinu hizkuntzari (edo zeinu hizkuntzei) buruzko bloga
Sarrera laburra da hau, aurkitu berri dudan blog baten berri emateko. "Milmariposas" du izena, eta zeinu hizkuntzen inguruko gaiak jorratzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle ohi batek egina da, gainera.
Ahozko hizkuntzetan murgilduta bizi garenoi ere sarri ahazten zaizkigun hizkuntza horiei buruz gehiago jakiteko leku ona.
2012/04/15
Interpretazioan trebatzeko: La Laguna
Ez nator masterra aurkeztera, izan ere, guztiok jakingo duzue La Lagunako unibertsitatean egiten dela Espainiako interpretazio masterrik garrantzitsuenetariko bat.
Etiketak:
ikasketak,
interpretazioa,
masterrak
2012/04/13
Gernikan interpreteak behar dira
Aste santuan
atseden pixka bat hartu ondoren, hemen gatoz berriz itzulpengintzaren inguruko
albiste eta kontu gehiagorekin. Gaurkoan, itzul posta zerrendan agertutako
deialdi baten berri eman nahi nizueke. Giro nahiko informalean interprete
lanetan aritzeko jendea behar dute Gernikan, apirilaren 28an eta 29an,
euskaratik gaztelerara interpretatuko duena. Hala zioen itzuleko mezuak:
Etiketak:
bizipenak,
Gernika,
interpretazioa,
umorea
2012/04/03
"Faire passer le message", interpretazio ikasketetarako sarrera proba
Berriz ere interpretazio kontuekin gatoz. Oraingoan
bideorik ez, ordea, neure bizipenak baizik. Aurreko astean Genevako
Unibertsitatean interpretazio ikasketak egiteko sarrera probak egin nituen, eta
zertan diren partekatu nahiko nuke zuekin, norbaiti interesatuko zaiolakoan.
Idatzizko azterketa da egiten den lehena, eta, hori
gaindituz gero, ahozkoa. Nik idatzizkoaz bakarrik jardungo dut hemen.
Etiketak:
bizipenak,
ikasketak,
interpretazioa,
masterrak
2012/03/30
Ala Zenkovich, politikari hegoamerikarren interprete
Azken aurkikuntza, beste bideo bat. Aurkikuntza berria, baina aspaldikoa. Duela urte pare bat RT kate errusiarreko A solas saioan (bai, katea errusiarra da, baina gaztelaniaz [ere] egiten dituzte saioak) Ala Zenkovich-i egindako elkarrizketa da.
Besteak beste, Txile, Nikaragua eta Mexikoko presidenteentzat egin du lan interprete gisa, baina, elkarrizketa honetan, Venezuelako presidente den Hugo Chavez-entzat egindako lanaz, eta harekin izandako harreman bereziaz egingo digu berba gehienbat, izan ere, Zenkovichek asko miresten du, antza.
2012/03/20
Interpretazioa ere bai
Blog honek interpretazio kontuei
eskainiko dien tartetxoari hasiera emateko, pentsatu dut ondo etorriko zaigula
dagoeneko sarean dagoenari erreparatzea. Sekulako ilusioa egingo lidake
ezagutzen ez duzuen bideo edo blog super-interesgarriren bat aurkituko bazenute
sarreratxo honetan, baina nago gehienok entzutez behintzat ezagutzen dituzuela
segidan datozenak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



