Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza
hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu
egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta
horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit
horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela,
izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.
Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
2012/11/13
2012/10/25
Zaku bete hitz (Wordnik)
Wordreference eta The free dictionary lankide bikainak
ditudan arren, batzuetan labur gelditzen zaizkit. Halaxe gertatu zitzaidan
pasaden astean, 452ºF aldizkarirako artikulu bat itzultzen ari nintzela. Oraindik teorikoen artean eta aldizkari
berezituetan baino agertzen ez ziren
hainbat hitzekin egin nuen topo, eta haien esanahia azalduko zidan web guneren
baten bila, sarean dohainik erabiltzeko hiztegi bat aurkitu nuen: Wordnik.
Etiketak:
baliabideak,
euskara,
hiztegiak,
ingelesa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
