Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hizkuntzak. Mostrar todas las entradas
2012/05/02
Munduko hizkuntzarik zailena
2012/04/18
Zeinu hizkuntzari (edo zeinu hizkuntzei) buruzko bloga
Sarrera laburra da hau, aurkitu berri dudan blog baten berri emateko. "Milmariposas" du izena, eta zeinu hizkuntzen inguruko gaiak jorratzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle ohi batek egina da, gainera.
Ahozko hizkuntzetan murgilduta bizi garenoi ere sarri ahazten zaizkigun hizkuntza horiei buruz gehiago jakiteko leku ona.
2012/03/22
Azkarragoak omen gara
Aski ondo ezagutzen ditugu bi hizkuntza txiki-txikitatik hitz egitearen onurak. Baina uste genuen baino askoz ere alde on gehiago ditu: azkarragoak omen gara.
2012/03/20
Found in Translation
Berlineko
kaleak eta tren estazioak iragarki koloretsuz josita daude urtarriletik: Found in Translation. Gertutik
begiratuta, izenburuaren azpiko iruditxoak Tintinen komikietako binetak direla
ikus daiteke, eta azpian “Deutsche Guggenheim” dagoela idatzita. Kartela lehen
aldiz ikusi nuenean, ez nion izenburuari erreparatu, eta Hergé-ren komikiei
buruzko erakusketaren baten iragarkia izango zela pentsatu nuen. Informazio
pixka bat bilatu ostean, ordea, konturatu nintzen erakusketa itzulpengintzaren
ingurukoa zela. Interesgarria iruditu zitzaidanez, pentsatu dut zuetako batzuei
ere gustatuko zitzaizuela itzulpengintza museo batean nola irudikatu duten jakitea.
Etiketak:
Berlin,
bizipenak,
erakusketa,
Guggenheim,
hizkuntzak,
itzulpengintza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

