2012/09/10

TED: Ideas worth spreading



Gaurkoan, TED izeneko egitasmo bati buruz hitz egin nahi dizuet. Irabazi asmorik gabeko talde hau 1984an sortu zen, teknologiaren, entretenimenduaren eta diseinuaren arloko jendeari haien ideiak zabaltzen laguntzeko helburuarekin. Urtean zehar munduko hainbat txokotan biltzarrak antolatzen dituzte eta, haietan, hainbat gonbidatuk 18 minutu dituzte (gehienez ere) euren ideiak, ekimenak eta proiektuak aditzera emateko.
 

2012/09/03

Inma Errea: "Merezi al du itzultzea?"

Inma Errea itzultzailea da Iruñeko Udalean. Hari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute Argia aldizkarian, eta interesgarria iruditu zaigu "merezi al du itzultzea?" galderari eman dion erantzuna:

“Edozein hizkuntza izanda ere, komunikazioa beti da onuragarria. Gure hizkuntza erabiltzeko eskubidea edo betebeharra daukagu. Etortzen baldin bada errusiar bat, esaten dugu: ‘Honi itzuli behar diogu’. Bale, baina euskaldunekin, katalanekin edo galegoekin tranpa egiten da. ‘Zertarako itzuli? Egiten ahal du gaztelaniaz!’. Hori bera esaten dutenak joaten dira Estatu Batuetara eta han errebindikatzen dute gaztelania kontuan hartzea. Kontraesana da. Han ingelesek gaztelania kontuan hartzea nahi duzu eta hemen ez, hemen zuen menpean daudenek gaztelaniaz egin behar dute. Kontu horiek ez dira hizkuntzaren alorrekoak, baizik eta politikoak.

Bestalde, hizkuntzen arteko zubiak lortzeko egiten dena garesti edo merke izan, demokraziaren aldekoa da. Nahiago dut neurri horiek hartzea eta kolokan jartzen dut, esate baterako, kongresuan jakuzzia izatea. Uste dut demokratikoagoa dela hizkuntzen arteko zubiak egiten gastatzea jakuzzietan baino”.

Inmak Iruñeko Udaleko itzulpengintzaz dioena jakin nahi baduzue, hona hemen elkarrizketa osorako lotura: http://www.argia.com/argia-astekaria/2334/inma-errea.

2012/07/07

ORCIT eta Linkterpreting

Interpretazioan trebatzeko esku-eskura ditugun bi baliabide aurkeztu nahi dizkizuegu oraingoan. Bata nahiko berria da, duela aste batzuk ireki baitzen, baina besteak badaramatza dagoeneko hainbat hilabete sarean. ORCIT eta Linkterpreting webguneez dihardut. Ikus dezagun zer duen bakoitzak eskaintzeko

http://translation-blog.trustedtranslations.com/consecutive-interpretation-2010-05-07.html

2012/06/17

Free as in freedom - software librearen lau harribitxi

Egia esan duela gutxi hasi naiz software librea erabiltzen. Apurka-apurka hasi naiz saltzeatzen, eta oraindik Windows-ek eta Microsoft-ek nire ordenagailuan leku handia (handiegia agian) hartzen duten arren, banoa pixkanaka pixkanaka mundu berri hori deskubritzen.

Halere, oraingo honetan ez nator software librea zein zoragarri denari buruzko parrafada bat kontatzera. Nahiko argi dago:
  •  Librea da, ez du menpekotasunik sortzen.
  • Doan da, beraz guztion eskura dago.
  • Irekia da, hortaz edonork molda dezake (bai eta itzuli ere).

2012/06/12

Iruzurgileak edonon


Aste batzuk dira itzulpengintzarekin loturiko iruzur kasu bat argitara atera zela. Hainbat egunkaritan esan dutenez, Bartzelonako bikote bat hamar urtetan zehar ibili da Estatu osoko (eta baita atzerriko) itzultzaileei iruzur egiten. Bitartekaritza-enpresa baten itzalean, hainbat itzultzailerekin kontaktuan jartzen ziren, eta dokumentu batzuk itzultzeko eskatzen zieten. Arazoa itzultzaile horiek egindako lanaren ordaina kobratzen saiatzean sortzen zen, bezeroarekin kontaktuan jartzen ahalegintzean, existitzen ez zela edo itzulpen horiei buruz ezer ez zekiela deskubritzen baitzuten. Albiste osoa irakurri nahi izanez gero, hona hemen La Vanguardiak esandakoa:


2012/05/31

Elearazi blogaren sortzaileak Hamaika Telebistan

Orain dela hilabete pasa egin zieten elkarrizketa Hamaika Telebistan Danele Sarriugarte eta Garazi Arrulari, Elearazi blogaren sortzaileei.

Badira bost hilabete bloga sortu zutenetik, eta gehienbat sorkuntza lanen itzulpenei eta haien inguruko hausnarketei buruz jarduten dute. Itzulpengintzaren munduko aditu eta arituei egindako elkarrizketak ere aurki daitezke euren blogean.

2012/05/21

EIZIEren aurkezpen-hitzaldiaren kronika

Joan den asteazkenean, EIZIEk hitzaldi bat eman zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Iñigo Errasti, Itziar Otegi eta gure blog-kide Teresa Pradera izan ziren hizlariak, eta, itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatzeaz gain, elkartearen nondik norakoez eta ikasketak amaitutakoan jarrai ditzakegun bideez ere hitz egin ziguten. Hirurek argi utzi zuten EIZIEko kide izatea zein onuragarria den itzultzaile- eta interprete-lanetan aritzeko, eta bazkide egitera animatu nahi izan gintuzten entzuleok. Halaxe bukatu zuen Iñigo Errastik hitzaldia: “animatu eta egin kide!”