2012/10/30

Txikitasunetik sareari begira (Lander Arbelaitz)

Hilaren 19an, Euskarabildua jardunaldia antolatu zuten Donostiako Koldo Mitxelenan. Lau ponentzia eta hiru bideo labur eskaini zituzten euskara eta teknologia berrien inguruan, zein baino zein interesgarriagoak. Guk Lander Arbelaitzen hitzaldia aukeratu dugu Itzulingurukara ekartzeko: Txikitasunetik sareari begira.

2012/10/25

Zaku bete hitz (Wordnik)


Wordreference eta The free dictionary lankide bikainak ditudan arren, batzuetan labur gelditzen zaizkit. Halaxe gertatu zitzaidan pasaden astean, 452ºF aldizkarirako artikulu bat itzultzen ari nintzela. Oraindik teorikoen artean eta aldizkari berezituetan baino agertzen ez  ziren hainbat hitzekin egin nuen topo, eta haien esanahia azalduko zidan web guneren baten bila, sarean dohainik erabiltzeko hiztegi bat aurkitu nuen: Wordnik.


2012/10/16

"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa


Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.


2012/10/05

SOS LAGUNTZA!

Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…

Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…

Baina, lasai, ekonomia sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez finantzazioa).


2012/09/10

TED: Ideas worth spreading



Gaurkoan, TED izeneko egitasmo bati buruz hitz egin nahi dizuet. Irabazi asmorik gabeko talde hau 1984an sortu zen, teknologiaren, entretenimenduaren eta diseinuaren arloko jendeari haien ideiak zabaltzen laguntzeko helburuarekin. Urtean zehar munduko hainbat txokotan biltzarrak antolatzen dituzte eta, haietan, hainbat gonbidatuk 18 minutu dituzte (gehienez ere) euren ideiak, ekimenak eta proiektuak aditzera emateko.
 

2012/09/03

Inma Errea: "Merezi al du itzultzea?"

Inma Errea itzultzailea da Iruñeko Udalean. Hari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute Argia aldizkarian, eta interesgarria iruditu zaigu "merezi al du itzultzea?" galderari eman dion erantzuna:

“Edozein hizkuntza izanda ere, komunikazioa beti da onuragarria. Gure hizkuntza erabiltzeko eskubidea edo betebeharra daukagu. Etortzen baldin bada errusiar bat, esaten dugu: ‘Honi itzuli behar diogu’. Bale, baina euskaldunekin, katalanekin edo galegoekin tranpa egiten da. ‘Zertarako itzuli? Egiten ahal du gaztelaniaz!’. Hori bera esaten dutenak joaten dira Estatu Batuetara eta han errebindikatzen dute gaztelania kontuan hartzea. Kontraesana da. Han ingelesek gaztelania kontuan hartzea nahi duzu eta hemen ez, hemen zuen menpean daudenek gaztelaniaz egin behar dute. Kontu horiek ez dira hizkuntzaren alorrekoak, baizik eta politikoak.

Bestalde, hizkuntzen arteko zubiak lortzeko egiten dena garesti edo merke izan, demokraziaren aldekoa da. Nahiago dut neurri horiek hartzea eta kolokan jartzen dut, esate baterako, kongresuan jakuzzia izatea. Uste dut demokratikoagoa dela hizkuntzen arteko zubiak egiten gastatzea jakuzzietan baino”.

Inmak Iruñeko Udaleko itzulpengintzaz dioena jakin nahi baduzue, hona hemen elkarrizketa osorako lotura: http://www.argia.com/argia-astekaria/2334/inma-errea.

2012/07/07

ORCIT eta Linkterpreting

Interpretazioan trebatzeko esku-eskura ditugun bi baliabide aurkeztu nahi dizkizuegu oraingoan. Bata nahiko berria da, duela aste batzuk ireki baitzen, baina besteak badaramatza dagoeneko hainbat hilabete sarean. ORCIT eta Linkterpreting webguneez dihardut. Ikus dezagun zer duen bakoitzak eskaintzeko

http://translation-blog.trustedtranslations.com/consecutive-interpretation-2010-05-07.html