2012/04/27

Ikasten jarraitu nahi?



Ikasturtea amaitzeko bi hilabete besterik falta ez direnez, zuetako asko datorren urtean zer egin pentsatzen ariko zarete. Ikasten jarraitzeko asmoa baduzue, hona hemen master batzuei buruzko informazio pixka bat.




 EHUk letren munduarekin lotura duten sei master eskaintzen ditu:

Tamalez, horietako bat ere ez da itzulpengintzari eta interpretazioari buruzkoa, zehazki. Hala ere, beste unibertsitate askok oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzte. El diccionario traidor izeneko blogean, zerrenda polita argitaratu zuten joan den urtarrilean:
http://eldiccionariotraidor.wordpress.com/category/ingredientes-para-ser-traductor/

Ea ideiak argitzeko balio dizuen!

4 comentarios:

  1. Zurrumurruak badaude EHU itzulpengintza master bat prestatzen ari dela diotenak, baina ez dirudi datorren urterako prest egongo denik... Norbaitek badaki zerbait?

    ResponderEliminar
  2. Niri ere esan didate zerbait, bai. Dirudienez, ikus-entzunezko itzulpenari eta informatikari buruzkoa izango da. Oraindik ez da EHUko webgunean agertzen, beraz, ez dakit noiz jarriko duten martxan... Baina lanean ari omen dira dagoeneko. Ea noiz hasten diren eskaintzen!

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko informazioagatik!
    Nik hemendik egin dezakedan bakarra Tradumatica masterra egiteko asmoa duenari laguntza eskaintzea da.
    Eta hona oraintxe okurritu zaidana, behin aukeran ditugun masterren zerrenda ikusita, horietako bakoitzean aritu garen/diren ikasleen zerrenda bat egin dezakegu. Oso lagungarria izango litzateke.
    Beraz, masterren bat egin duzuenentzako: zer ikasi duzue? pena merezi du?

    ResponderEliminar
  4. Martxan da azkenean! http://itzulinguruka.blogspot.com.es/2012/05/graduondoko-berria-itzulpengintza-eta.html

    ResponderEliminar