2012/12/08

Literatura nobel sariak euskaraz



Zabalik dago aurtengo Jokin Zaitegi bekara aurkezteko epea (azaroaren 16tik abenduaren 20ra). Berandu dakargu gaia blogera, beraz espero dut parte hartzeko gogoz zebilen jendeak informazioa zuzen eta garaiz ibili den iturriren batetik (EIZIE edo Elkar web-orrietan ikus ditzakezue deialdiaren nondik norakoak) jasoko zuela. Ondorioz, gaurkoan lehiaketaren oinarrietan zentratu beharrean, egitasmoaren helburu eta lorpenei begiratzen saiatuko naiz, betiere nire susmo eta ideietan oinarrituz, galderak eginez eta erantzunak bilatuz.