2012/03/30

Ala Zenkovich, politikari hegoamerikarren interprete

Azken aurkikuntza, beste bideo bat. Aurkikuntza berria, baina aspaldikoa. Duela urte pare bat RT kate errusiarreko A solas saioan (bai, katea errusiarra da, baina gaztelaniaz [ere] egiten dituzte saioak) Ala Zenkovich-i egindako elkarrizketa da. 

Besteak beste, Txile, Nikaragua eta Mexikoko presidenteentzat egin du lan interprete gisa, baina, elkarrizketa honetan, Venezuelako presidente den Hugo Chavez-entzat egindako lanaz, eta harekin izandako harreman bereziaz egingo digu berba gehienbat, izan ere, Zenkovichek asko miresten du, antza.

Errusiera, ingelesa, frantsesa eta gaztelania ezagutzen ditu, eta hizkuntza bakoitzaren atzean gordetzen diren kultura, tradizio eta sentimenduen garrantzia azpimarratzen du. Hala erakutsi diote Kuban, Espainian, Baghdaden eta Indian egindako egonaldiek.

Interprete ofizioari dagokionez, prestaketa lana funtsezkoa dela diosku, eta interpretazioak eskatzen duen azkartasuna praktikarekin lortzen dela, betiere hizkuntzak etengabe hobetzen joanda. Bestalde, politikari bakoitzaren ideia eta jarrerak haren hizkeran argi asko islatzen direla aipatzen digu, eta, Rafael Correa eta Evo Moralesen hitz egiteko moduak kontrajartzen ditu, besteak beste.

Bideoa gaztelaniaz dago, eta luze samarra da (26 minutu). Denbora eta interesa izanez gero, eman begiratu bat.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario