2012/03/22

Azkarragoak omen gara

Aski ondo ezagutzen ditugu bi hizkuntza txiki-txikitatik hitz egitearen onurak. Baina uste genuen baino askoz ere alde on gehiago ditu: azkarragoak omen gara.



Yudhijit Bhattacharjee-k The New York Times egunkarian argitaratutako artikuluaren arabera, elebidunok kontzentratzeko eta aldaketei ohitzeko gaitasun handiagoa dugu, zenbait logika arazo erraztasun handiagoz konpontzen ditugu eta alzheimerraren gaixotasuna izateko probabilitate gutxiago dugu. Zorionekoak gu! 

Ane

No hay comentarios:

Publicar un comentario