Jasotakoak (1) xxxx@gmail.com. Primeran, beste lan bat. Itzulpen bat da, baina
ez dizugu hitzetan ordainduko, ordutan baizik. Fitxategia deskargatu. Zer
egingo du Firefox-ek fitxategi honekin? Gorde fitxategia. Deskonprimitu.
Fitxategia ireki. Hitz zenbaketa egin. Barka, baina, ordutan lan eginez gero,
hitza 0,023 zentimotan itzuliko nuke edo, bestela esanda, 9 ordu poramoralarte lan egingo nituzke. Ordu
kopurua zuzena al da?
2013/02/08
2012/12/08
Literatura nobel sariak euskaraz

Etiketak:
itzulpengintza,
literatura,
Mo Yan,
nobel
2012/11/13
Orojakintasunetik apur bat hurbilago
Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza
hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu
egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta
horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit
horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela,
izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.
2012/10/30
Txikitasunetik sareari begira (Lander Arbelaitz)
Hilaren 19an, Euskarabildua jardunaldia
antolatu zuten Donostiako Koldo Mitxelenan. Lau ponentzia eta hiru
bideo labur eskaini zituzten euskara eta teknologia berrien inguruan,
zein baino zein interesgarriagoak. Guk Lander Arbelaitzen hitzaldia
aukeratu dugu Itzulingurukara ekartzeko: Txikitasunetik sareari
begira.
Etiketak:
Argia,
euskara,
Euskarabildua,
Koldo Mitxelena,
Lander Arbelaitz,
teknologia berriak
2012/10/25
Zaku bete hitz (Wordnik)
Wordreference eta The free dictionary lankide bikainak
ditudan arren, batzuetan labur gelditzen zaizkit. Halaxe gertatu zitzaidan
pasaden astean, 452ºF aldizkarirako artikulu bat itzultzen ari nintzela. Oraindik teorikoen artean eta aldizkari
berezituetan baino agertzen ez ziren
hainbat hitzekin egin nuen topo, eta haien esanahia azalduko zidan web guneren
baten bila, sarean dohainik erabiltzeko hiztegi bat aurkitu nuen: Wordnik.
Etiketak:
baliabideak,
euskara,
hiztegiak,
ingelesa
2012/10/16
"Aldibereko interpretazio praktikak" ikastaroa
Askok jakingo zenuten bezala, urriko lau egunetan EIZIEk "Aldibereko interpretazio praktikak" izeneko ikastaroa antolatu du, eta bertan izateko aukera izan dut beste hamar bat lagunekin batera. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitatean izan ziren, Gasteizko Letren Fakultateko interpretazio laborategietako batean. Irakasleak, ofizioko bi aditu: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea.
Etiketak:
EIZIE,
hitzaldiak,
ikastaroa,
interpretazioa
2012/10/05
SOS LAGUNTZA!
Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana
aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…
Baina, lasai, ekonomia
sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira
nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez
esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen
dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez
finantzazioa).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)