2012/11/13

Orojakintasunetik apur bat hurbilago

Itzuliaren itzuliaz mila gauza ikasi dut. Batean agertu zaidan hitza hurrengorako apuntatu eta gogoratzen dut eta behin irakurritako informazioa barneratu egiten dut. Bestela inolaz ere irakurriko ez nituzkeen gaiak irakurri ditut eta horien inguruan datu zeharo kuriosoak azaltzeko gai nintzateke, agian. Halere, badakit horiek aurretik jakin izan banitu itzulpen lana askoz errazagoa izango litzatekeela, izan ere, itzultzaile eta interpreteak gizaki orojakileak gara izan beharko genuke.

Momentuz horrek ez nau asko larritzen, oraindik badut denbora ikasten jarraitzeko; baina, bitartean, sarritan lantzen dudan testu mota baten aurrean zuriz eta zentzurik hartu ezinean berriz ez aurkitzeko neurriak hartzea erabaki dut.

Hilabete honetan programazioari buruzko lineako ikastarotxo batekin hasi naiz –egiteko nahikorik ez banu-. Softwareren bat nola erabili jakin nahi izan dudanean, sarritan jo dut Youtubera bideotutorial eta antzekoen bila (orri batean jarraibideak irakurtzea baino erosoago da, nire ustez). Hauxe da, ordea, online ikastaro batean aritzen naizen lehenbiziko aldia. Ez naiz inoiz horien aldekoa izan, esfortzu eta zintzotasun gehiegi eskatzen baitute, baina denbora faltak horra eraman nau.

Lagun batek gomendatu zidan webgunea; mikroekonomia lantzen ari zen bertako bideoen bidez. Beste batek historiari buruzkoak ikusten zituen, dokumentalak bailiran. Gaiari dagokionez, beraz, bada non aukeratu gunean. Bertako hizlariak hainbat unibertsitatetako irakasleak dira eta, gainera, den-dena dohainik da.

Hortaz, hona beste baliabide interesgarri bat. Azkenaldian badirudi baliabide eta programen aurkezpena egiteko ordaintzen digutela, baina, bene-benetan, ez da hala, baliagarria iruditzen zaiguna zabaltzen dugu, besterik gabe. Hemen duzue esteka, frogatu eta zuek esan: 


No hay comentarios:

Publicar un comentario