2012/10/05

SOS LAGUNTZA!

Krisia gora eta krisia behera: langabezia tasa altua dagoela, gazteok lana aurkitzeko beste inork baino zailtasun gehiago ditugula, zergak igo direla…

Halere, garai honetan badira/bagara, itzultzaile izan nahi duen gehiengoaren legez, bere/gure kontura lan egiten hastera “ausartzen” direnak/garenak. “Ausartu” ez, ausartu! Ze koño! Ez delako erraza hasiberria izan eta horrek dakartzan gastuei aurre egitea, edo aurre egitea baino, horiek ordainduta gero beste ezertarako nahikorik izango duzun jakitearen ezjakintasuna sufritzea. Horiek dira krisiaren ajeak…

Baina, lasai, ekonomia sustatu-bultzatu-piztu-indartzeko politikarien neurri zoragarrien artean, badira nonbait probetxuzkoak direnak. Gutxienez esperantza izpi txiki bat erakutsi didate, kasu honetan, foru aldundiek ematen dituzten autonomoentzako diru-laguntzek (itzuli beharrik gabekoak, ez finantzazioa).


Bizkaitik hasiko naiz, bertakoa izanda egokitzen zaizkidanak eta, beraz, hoberen ezagutzen ditudanak baitira. Bi motatakoak dira, bata enpresen sorrerarakoa (urtebeteko autonomo tasa, gestoria, publizitatea, lokalen alokairua eta abar ordaintzeko) langabezian zeudenen eta ez zeudenen artean bereizketa egiten duena, eta bestea enpresarako tresnak erostekoa (softwareak, bulego-materialak…). 

Bigarrenez, Nafarroa. Ez da asko honi buruz aurkitutako informazioa, baina langabezian zeudenentzako eta autonomo ezarri nahi dutenentzako laguntzak bakarrik aurkitu ditut zoritxarrez (besterik ezagutzen duenak, bota lasai).

Araban eta Gipuzkoan, azkenik, nahiko zaila egin zait datuak aurkitzea, eta bi besterik ezin ditut aipatu (benetan espero dut inbestigazio-lan kaxkar baten ondorio izatea, eta laguntzak egon, egotea). Alde batetik, Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programa eta, bestetik, Enpresa Transmisioa eta Ekintzailetza (bi lurraldeetan).

(Barka Frantziar estatutik lan egiten duten itzultzaile eta interpreteak, ezer gutxi dakit bertako papeleoak, kuotak, laguntzak eta abarrak zer nolakoak diren kasu hauetan).

Azkenik, besterik ezagutzen baduzue diru-laguntzen zerrenda osatzeko, eskertuko nizueke, hauek laguntza-guztiak ez diren itxaropena baitaukat ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario