2013/02/08

Coca-Loca merkea nahi dut



Jasotakoak (1) xxxx@gmail.com. Primeran, beste lan bat. Itzulpen bat da, baina ez dizugu hitzetan ordainduko, ordutan baizik. Fitxategia deskargatu. Zer egingo du Firefox-ek fitxategi honekin? Gorde fitxategia. Deskonprimitu. Fitxategia ireki. Hitz zenbaketa egin. Barka, baina, ordutan lan eginez gero, hitza 0,023 zentimotan itzuliko nuke edo, bestela esanda, 9 ordu poramoralarte lan egingo nituzke. Ordu kopurua zuzena al da?

Beno, ez da itzulpen-itzulpena: itzulpen txarra egin behar duzu, berriz irakurri gabe, zuzentzailea pasa gabe; arin egindako itzulpena. Eta nahita txarto itzultzea posible al da? Erantzunik ez. 20 minutu pasa ostean: ez dakit zer arazo duzun. Guk ez dizugu Coca-Colarik eskatu Coca-Loca eskatu dizugu, eta, jakina, Coca-Loca ez da Coca-Colaren prezioan ordaintzen. Baina, lasai egon, beste itzultzaile batek hartu du lana. (Bertsio laburtua)
 
Ez dakit zerk amorratu nauen gehien. Aukeran: 

  • Zenbait enpresatan, 0,023 tarifa ziztrina egokia dela pentsatzeak
  • Itzultzailearen lana gutxiesteak
  • Heusckararik badela pentsatzeak (pero español perfecto, por favor) 
  • Lan-baldintza horiek onargarriak ez direla eztabaidatu ostean, beste norbait atzetik etorri eta horiek onartzeak 
  • Lana horren truke egiten duten pertsonak egoteak


Ez naiz hausnarketan hasiko konponbidea zein izan zitekeen; momentu honetan ez bainuke hitz  iraingarriak, sumingarriak eta haserrezkoak besterik esango. Bota behar nuen eta listo.


PD: aspaldi ez genuen ezer argitaratzen; lanik faltan ez dugun seinale. Barkatu. Saiatuko gara sarriago idazten.

2 comentarios:

  1. Beharbada ez litzateke aukera txarra izango halakoak eskaintzen ibiltzen diren enpresen izenak lau haizetara zabaltzen hastea.
    Askok entzute handia izaten baitute, eta agiri eta sariak, "euskararen alde" egindako lan eskergagatik.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Nik dakidala bada zerrenda bat. Ez dago euskararekin zuzenean lotuta, baina tankerako enpresak salatzen ditu. Lista negra de enpresas de traducción Facebookeko taldea, sartzeko itzultzaile jarduna frogatu behar duzu.
      Horrelakorik egitea ez da ideia txarra.

      Eliminar