
“Enpresa” horrek nola funtzionatzen zuen ulertu nahian, Interneten bila ibili naiz, eta Itzul-en horrela jokatzen zuen enpresa bati buruzko (edo harrapatu duten enpresa horri buruzkoa, ez nago ziur) mezu zerrenda bat aurkitu dut. Bertan, itzultzaile autonomo askok e-mail bat jaso zutela azaltzen da (e-maila estekan irakur dezakezue), non bezerorik inoiz ez baztertzeko behin-betiko konponbidea eskaintzen zen: norberak egin ezin zituen enkargu horiek haiei pasatzea eta kudeaketa-lan osoa haien esku uztea, irabazien zati baten truke.
Eta beste hainbeste kasu ere aurkitu ditut:
Eta zer egin horrelakoak ekiditeko? Bada, garrantzitsuena,
kontuz ibiltzea, eta bezero berriren batekin lanean hasi aurretik, hura
zertxobait ikertzea. translationscams blogean (ingelesez) hainbat iruzur mota azaltzen dira, eta identifikatzeko
oharrak ematen dituzte, hala nola:
- Lan-baldintza ezin hobeak (tarifak, epeak) eskaintzen dituzte.
- Harremanetarako informazioa urria edo iluna da.
- Ez dakite zein diren zure lan-hizkuntzak.
- Hizkuntza traketsa darabilte.
- Ez dute argi eta garbi azaltzen egin beharreko lana zein den.
Eta horrelakoren batean eroriz gero, zer? Bada, egia esan, ez dakit ondo jarraitu beharreko prozedura
zein den. Iruditzen zait salaketa jartzea izango dela iruzurgileak harrapatzeko
eta galdutako dirua berreskuratzen saiatzeko bide eraginkorrena, baina ez
dirudi ezer lortzea erraza izango denik. Horrez gain, itzultzaile elkarteetara
jotzea ere lagungarria izan daiteke, agian antzeko kasuren bat ezagutzen
dutelako, eta nola jokatu jakin dezaketelako. Bukatzeko, ahalik eta jende
gehienari iruzurraren berri ematea ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait,
bai posta-zerrenden bitartez, bai itzultzaile elkarteen bitartez eta baita
lankideekin hitz eginez ere.
Dena dela, honekin ez dut esan nahi paranoiko bihurtu behar
garenik; horrelako kasuak gutxiengoa direlakoan nago, baina batzuetan badirudi
Internetek edonon eta edonorekin egoteko aukeretan baino ez dugula pentsatzen, eta
arriskuak ahazten zaizkigula; beraz, adi ibil gaitezen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario