tag:blogger.com,1999:blog-7996155256749229996.post1722308366140078806..comments2013-02-15T10:40:58.208+01:00Comments on Itzulinguruka: Munduko hizkuntzarik zailenaItzulingurukahttp://www.blogger.com/profile/16027060954302639283noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-7996155256749229996.post-31683910831678204992012-05-03T14:49:56.699+02:002012-05-03T14:49:56.699+02:00Guztiz ados zurekin. Normala da hizkuntza bat best...Guztiz ados zurekin. Normala da hizkuntza bat beste bat baino errazago ikasi dugula esatea, baina oso kontuan izatekoa da norbere ama hizkuntza, edo aurretik ezagutzen ditugun hizkuntzak. Ez da inolaz ere orokortu behar.<br /><br />Ni norbere hizkuntza gailendu nahian ibili beharrak sutzen nau, besteak baino zailagoa, ederragoa, aberatsagoa edo zaharragoa, eta, beraz, hobea dela esanez. Berdin-berdin zait hori dioena ingelesduna, gaztelaniaduna edo euskalduna izan.Mikel Igartuahttps://www.blogger.com/profile/09363398310258435724noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-7996155256749229996.post-69706150759530324032012-05-02T22:09:25.150+02:002012-05-02T22:09:25.150+02:00Aurrekoan egon nintzen, hain zuzen, lagun batekin ...Aurrekoan egon nintzen, hain zuzen, lagun batekin hizkuntza bataren eta bestearen zailtasunez hizketan. Egia da hizkuntzak horrela sailkatzea hutsala dela, are sailkapena unibertsal bihurtzea. Argi dago Top 10 hori ingelesaren ikuspegitik egina dagoela, eta inondik inora ez duela baliorik, ez bada hizkuntzen berezitasun zenbait azaltzen duelako. <br />Izatekotan, norbere ikuspegitik, norbere gizarte eta kulturatik, norbere ama-hizkuntza jakiteak ematen duen begiradatik esan dezakegu hizkuntza baten ezaugarri hau edo beste zaigula ikasteko zailago, gehienetan ezohiko dugulako. Gisako zerrendetan ez dira, ezta ere, kognizioari dagozkion beste aspektu batzuk kontuan hartzen, adina, esaterako.<br />Halere, denetan gorrotagarriena egiten zaidana da zailtasuna ez ikasteko aitzakia gisara erabiltzen denean. "Euskara ikasi? Buf, orain hastea ez, oso zaila da..." Baina ez da bene-benetan zailtasun maila ardura edo aitzaki, ondoren ahots hori bera ingelesa ikastera joanen baita.Anonymousnoreply@blogger.com